XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASISKO SANTA KLARAREN FESTABURUAN

Gaurko festaburuak damaigun konfiantza eta poza gogoan hartuta, jo dezagun gure eskariekin Aita Jainko ahalguztidunarengana, Berak jasotzen baititu apalak eta behartsuen otoitzak entzuten.

-Eliza santuaren alde:

birjinengan apal ager dadin, haurtxoengan errugabe, gazteengan garbi eta ezkonduengan santu.

Eska diezaiogun Jaunari.

Klaratar erlijiosen alde:

mundu honetako erromesaldian, arrotzen eta etorkinen mailan, Jaunaren zerbitzuan pobre eta apalki iraun dezaten.

Eska diezaiogun Jaunari.

-Bihotz garbiz, Jaunaren bila dabiltzanen alde:

Hura aurki dezaten eta, pozik zerbitzatuz, Haren maitasuna anai-arreba guztiei hotsegin diezaieten.

Eska diezaiogun Jaunari.

-Itxaropena galduta, sinesmenik gabe etsita, oharkabean Jauna maitatu arren, sufritzen duten guztien alde:

kristauen laguntzaz eta erlijiosen otoitzez egia eta bizia denarengana hurbil daitezen.

Eska diezaiogun Jaunari.

-Geure alde:

Eukaristiak geure bizitzan bazka gaitzan eta arrisku guztietatik zaindu.

Eska diezaiogun Jaunari.

Entzun, Aita ona, gure eskariak eta, zure maitasunagatik behartsu egin zen Klara santuaren laguntzaz, zure dohainez bete gaitzazu eta betiko ondareen jabe egin. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Amen.